Saturday, February 27, 2010

Carlos Castanok gaia zentratzen du

Carlos Castañok Bilbon ospatu den eztabaidan gaia oso ondo zentratu du.
Aurkezpen honen mamia erabili du horretarako.
17. irudian 7 ideia indartsu aipatzen ditu; eta 19.ean 3 zutabe: teknologia irekia, eduki irekiak, ezagutza irekia azken batean.

Eskola 2.0 eztabaidagai

Bilboko Sabin etxean Eskola 2.0ren inguruan eztabaida mamitsu bat gertatzen ari da.
Ikusgai dago streaming bidez, livestream zerbitzuan. Info gehiago EAJren orrian daukazu, bideoak gero eskuragarri egongo direlaren promesarekin. Twitterren ere jarraitu daiteke ekitaldia, Hashtag: #eajpnv-eskola20 jarraituz
eajpnv on livestream.com. Broadcast Live Free

Saturday, February 20, 2010

Colabora en red en Bilbo

En Deusto Lorena (Loretahur) & Mikel Agirregabiria empiezan con sus exposiciones en dia de "autos" (todos corriendo con 5 minutos como maximo)
Esto es lLo bueno del directo: se pueden conocer muchas plataformas para la participación ciudadana. Entre sus conclusiones nuestra tahur destaca: "tiene que haber un contacto mas directo con los políticos y viceversa"
Cita algunos casos de exito como el de ABLA en Almeria. A continuación
Mikel Agirregabiria toma marcha con SkunWorks
Si quieres saber/leer mas, en Google Docs tienes el resumen a vuela pluma.
Y si quieres ver los breves twitteos sigue este link.

Friday, February 19, 2010

Bideo editorea Linuxen

Gaur Facebookeko lagun baten bitartez, programa honen berri izan dut: OpenShot da bideo editorea Linexerako. Toki honetan lortu daiteke eta martxan jartzeko azalpenak ikusi
Instalatzeko. Ubuntu 9.10ean Karmic Koala distroan arau errez hauek jarraitu behar dira:
sudo add-apt-repository ppa:jonoomph/openshot-edge
sudo apt-get update
sudo apt-get install openshot openshot-docs

Probatu eta komentatuko dugu!

Wednesday, February 03, 2010

Ikasteko tresna guztiak

Centre for Learning& performance Technologies (C4LPT delakoak) direktorio bat dauka, hezkuntzan erabili daitezkeen tresna guztiekin.
Ikusgarria da gero eta gehiago daudela, eta zein ondo sailkatuta dauzkaten. Eman buelta bat eta komentatu zure iritzia.

JEDI martxan dago

Deustuko Unbertsitatean Telefonica Katedrarekin, eta Aulablog kolektiboaren laguntzarekin, JEDI antolatu dute: ez da pelikula bat, baizik eta Jornadas de Educacion Digital deritzonak, euskaraz Hezkuntza Digitalaren jardunaldiak.
Helburuen artean kolektibo ezberdinekin egotea eta eztabaidatzea da:
  • Martxoaren 5 eta 6an Hezkuntza (Magisteritza, Pedagogia, Hezkuntza Soziala, Bigarren Hezkuntzako Masterra, etab.), Zientzia Sozialak edota Komunikazioko ikasleak" dira gonbidatuak, tailerretan aprte hartzeko eta Tíscar Lararen mezuak entzuteko.
  • Apirilaren 23 eta 24an lanean dauden irakasleak daude gonbidatuta
  • Ekainaren 11 eta 12an ikastetxeetako zuzendaritza taldeko kideak
Denetara hiru jardunaldi izango dira: ematen du intersgarri xamar izando direla; animatzen zara?

Monday, February 01, 2010

Beyonceri Merezitako saria

Beyoncé kantariak merezitako saria jaso duela uste dut nik. Aurtengo Grammy lehiaketan dozena erdi eskuratu omen ditu. Begira ze abesti polita eta dantza ikusgarria. Zer gogoratzen dizu?

CMapTools Ubuntun erabiltzeko

CmapTools kontzeptu mapak egiteko programa Ubuntu Karmic Koala distroan instalatu berri dut. Oso azalpen onak ematen ditu Ernest Prat-ek Cosas de Mapas Conceptuales blogean. Horiek guztiak jarraituz, lortu dut softwarea martxan jartzea baina... Mapak ez dira ikusten, JAVA bertsio bi elkarri joka dabitzalako.
KONPONTZEKO ZER?
Esaldi bat sartu beahr da erabiltzaile profilean hau konpontzeko, honela eginez:
1. Editatu behar da eabiltzaile profila esaldi labur hau gehituz:
export AWT_TOOLKIT=MToolkit
2. Aplikazioen menuan ireki behar da kontsola bat (Aplicaciones->Accesorios->Terminal) eta Gedit erabiliz etc/profile karpetan daogen fitxategia aldatu. Sintaxis egokia hauxe da:
sudo gedit /etc/profile
3. Behin irekita joan fitxategiaren bukaerara eta kopiatu hitzez hitz esaldi hau:
export AWT_TOOLKIT=MToolkit

4. Gorde fitxategia (Archivo->Guardar) eta aldaketan eragina izateko sesioa itxi.
Hortik aurrera (niri gutxienez) arazoa desagertu zait, eta mapak sortu & editatu ditzaket!

NIRE AHOLKUA DA... CMT erabili dezazun (baita) LINUX-en ere ;)
1. Programaren bertsio beta berria deskargatu dezakezu hemendik:
ftp://ftp.ihmc.us/DownloadCmapTools/CmapToolsBeta
2. Ernest Prats-en blogean Cosas de Mapas Conceptuales azalpenak jarraitu: http://cosasdemapasconceptuales.blogspo ... en_15.html
3. Eta arazoak izanez gero jo Cmapsen forumera azalpen bila: Mario, Alberto eta beste IHMCko kideek gustura erantzungo dizute...
Zorte ona izan!